2012ko San Valentin egunean abian jarri zen kanpaina, ekintzarako deialdi gisa hasi zen. Izan ere, estatistiketan biltzen diren datuen arabera planetako 3 emakumetatik batek kolpeak edota bortxaketak jasaten ditu bizitzan zehar.Otsailero eta martxoaren 8ra arte, One billion rising revolution mugimenduak mobilizazioak eta ekintza ezberdinak burutuko ditu mundu zabaleko ehundaka herritaldetan baita, herri komunitateetan bertako ekintzaleen ahaleginari esker, hain zuzen, emakume eta neskatoen aurkako indarkeria desagertu dadin.

2013an mundu guztiko jendea bildu eta dantzan egin zuen, emakumeek sufritzen dituzten injustiziaren aurrean haserrea adierazteko eta, horren bidez, emakumeen kontrako indarkeriaren amaiera eskatzeko.

2014ko kanpainan inpunitatea eta genero indarkeriaren biktimentzako justizia azpimarratu ziren.

2015ean honakoak eskatzeko bildu ziren: paradigma aldaketa, kontu ematea eta kontzientzia mota berri bat eraikitzea-

2016ko kanpainaren ardatza emakume marginatuak izan ziran, helburua berriz, emakume hauen arazoetan arreta jartzea, eta munduko kultura guztietan presente dagoen aginte patriarkal gisako indarkeria amaitzeko energia berri bat sortzea.

2017ko kanpainaren ardatza era guztietako emakumeen esplotazioa agirian jarri zen.

2018ko kanpainaren ardatza berriro ere emakumeen esplotazioaren kontra elkartasuna izaten jarraitzen du, politika neoliberalak eta gerraren ondorioak sakonki sufritzen dituztenak emakumeak baitira.

Dantzan egingo dugu iraultzarekin hasteko, biolentziarekin amaitzeko, kontzientzia berri bat sortzeko, non emakumeekiko biolentziak lekurik ez duten.

Noiz:  2018/02/18

Ordutegia: 13:00

Helbidea: Durango, Bizkaia

 

Azken eguneratzearen data:  2018eko otsailak 13, 14:49

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus