Datorren abenduaren 11an, "D Txartela" kanpaina abiatuko da Durangon, herritarrak bertako dendetan erostera bultzatzeko asmoz. Kanpaina 2018ko urtarrilaren 5ean amaituko da.
Durangoko Udalak 19.000 euroko partida bideratu du kanpaina hori gauzatzeko, eta horri esker, herritarrek 15 euroko balioa duen bonua erosi ahal izango dute 5 euroren truke, Durangoko hainbat dendatan erosketak egin ahal izateko.
Dendek Udalaren HAZ bulegoan ( Barrenkale,17) edota sac@durango.eus posta elektronikoaren bitartez atxikitu daitezke kanpaina honetara.
Dendak Bai-k parte hartu du kanpaina honetan, eta hain zuzen, elkartea bera ari da ere kanpainara atxiki nahi diren denden zerrenda egiten.
Txartelak Kutxabank-eko orotariko kutxazainetan eskura daitezke, edozein zordunketa-txartelen bitartez. (Kutxabankekoak ez direnak 0,60€tako kostua izango dute). Guztira, 1.900 ale atera dira.

Azken eguneratzearen data:  2017eko abenduak 11, 18:14
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus