Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Durangoko Udaleko Berdintasun Arloak, "Abesti Feministen Lehiaketa" antolatu du. Gazteei zuzendutako ekimen honen helburu nagusia genero berdintasuna edukitzat duen sorkuntza eta hausnarketa bultzatzea da, esparru eta ekimen ludiko baten bitartez.

Zer hartzen da abesti feministatzat? Emakumeak eta/edo euren eskubideak ardatz dituen musika konposizioak izango dira.

Abestietan hau bilatzen dugu:
 -Emakume eta gizonen arteko berdintasuna irudikatzea
 -Genero aniztasuna eta genero identitateak goratzea
 -Desberdintasunak agerian jartzea
 -Maitasuna ahalduntzetik lantzea
 -Genero estereotipoen kontrako mezua zabaltzea
 -Emakume ahaldunduak agertzea
 -Historian emakumeeek izan duten papera aldarrikatzea
 -Ahizpatasuna, laguntasuna eta emakumeen arteko lankidetza goratzea

Lehiaketaren azken jarduera kontzertu/ekitaldi bat izango da; martxoaren 9an, Andra Mariko elizpean.Lehiaketaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

- Lau kategoria daude: jatorrizko abestietan, bakarlarien eta taldeen kategoriak, eta bertsioetan, bakarlarien eta taldeen kategoriak.

- Parte-hartzaileen adina: 16-30 urte. Aurten 16 edo 30 urte egiten dituztenek ere parte hartu ahal dute.

- Hautaketa prozesua: Bideoak eta abesti edo bertsoen letrak helbide honetara bidaliko dira: m8lehiaketa@gmail.com; bidaltzeko azken eguna otsailaren 23a izango da.

- Kontzertua / Finala: Martxoaren 9an, 19:00etan, Andra Mariko elizpean.

- Sariak: Kategoriaka hainbat sari egongo dira:

o Jatorrizko abesti onenaren saria, bakarlari edo taldeari: 600€
o Bertsio onenaren saria, bakarlari edo taldeari: 500€
o Publikoaren saria abesti onenari: 500€.

o Epaimahai batek ere saria emango dio abesti onenari; martxoaren 1etik 9ra abesti finalistak Berdintasun Arloaren Facebook orrietan argitaratuko dira, publikoak abesti gogokoena aukera dezan:
Facebook: Durango Berdintasuna/ Andragunea Emakumeon Topagunea/ Durango Herri akordioa

o Horrez gain, finalista guztiek aipamen berezia izango dute: 150 euroko saria.
.

Azken eguneratzearen data:  2019eko Urtarrilak 22, 13:07
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus