Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Durangoko Udaleko Berdintasun Arloak, "Abesti eta Bertso Feministen Lehiaketa" antolatu du. Gazteei zuzendutako ekimen honen helburu nagusia genero berdintasuna edukitzat duen sorkuntza eta hausnarketa bultzatzea da, esparru eta ekimen ludiko baten bitartez.

Zer hartzen dugu abesti/bertso feministatzat?

Emakumeak edota beraien eskubideak ardatz modura dituenak.

Emakume eta gizonen berdintasuna irudikatu eta erretratatzen dituzten abesti/bertsoak bilatzen ditugu; genero aniztasuna ospatzen dutenak, desberdintasunak azalaratzen dituztenak; maitasuna jabekuntzatik ulertzen dutenak; genero estereotipoak sahiesten dituztenak, emakume ahaldunduak erakusten dituztenak; Historian, emakumeen protagonismoa erreklamatzen dutenak, emakumeen arteko laguntza, adiskidetasuna, ahizpatasuna goraipatzen dituzten abesti eta bertsoak bilatzen ditugu.

Lehiaketaren azken jarduera kontzertu/ekitaldi bat izango da; martxoaren 10ean, Andra Mari elizpean, 10 finalistak parte hartuko dute.

Lehiaketaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

- 3 kategoria: abesti propioak/bertsiok /bertsoak

- Parte-hartzaileen adina: 16tik -30era

- Hautaketa- prozesua: Izen-ematea eta grabazio musikalak aurkeztea; otsailaren 23ra arte ( m8lehiaketa@gmail.com)

- Kontzertua: martxoak 10, 19:00tan Andra Mariko elizpean

- Sariak: 3 kategorientzako sariak egongo dira, baita finalista guztientzako ere.

Azken eguneratzearen data:  2018eko martxoak 20, 09:30
 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus