EAJ-PNV eta PSE-EEk osatutako gobernu taldeak, gaur arratsaldean udaletxean ospatutako osoko bilkuran, udalerrian Ludoteka zerbitzu bat berriro ere martxan jartzeko, zerbitzu honekin lotuta egun dagoen eskaria aztertzeko ikerketa txosten sakon bat egitea proposatu du. Era berean, udal gobernuak, dokumentu horretan zerbitzuaren bideragarritasun ekonomikoa zehazki aztertzen duen datuak jaso behar direla azpimarratu du. Proposamen honek, Durangoko Familiak elkarteak, Durangon Ludoteka zerbitzu berri bat ezartzeko ezartzeko egin nahi duen prozesu parte hartzaileariburuz aurkeztutako mozioari erantzuten dio.

 

Azken eguneratzearen data:  2018eko azaroak 07, 10:27

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus