Abenduaren 9an abiaraziko da kanpaina tokiko merkataritza bultzatzeko helburuarekin

Datorren abenduaren 9an, "Durango Gabonetako Txarteka" kanpaina abiatuko da Durangon, herritarrak bertako dendetan erostera bultzatzeko asmoz. Kanpainak 2020ko urtarrilaren 5ean amaituko da.

Durangoko Udalak 19.000 euroko partida bideratu du kanpaina hori gauzatzeko, eta horri esker, herritarrek 20 euroko balioa duen bonua erosi ahal izango dute 10 euroren truke, Durangoko hainbat dendatan erosketak egin ahal izateko.

Durangarrek soilik erosi ahal izango dituzte txartelak abenduaren 9, 10 eta 11an. Egun hauetatik Aurrera edozeinek erosi ahal izango ditu.

Dendek Udalaren HAZ bulegoan ( Barrenkale,17) edota sac@durango.eus posta elektronikoaren bitartez atxikitu daitezke kanpaina honetara.

Dendak Bai-k parte hartu du kanpaina honetan, eta hain zuzen, elkartea bera ari da ere kanpainara atxiki nahi diren denden zerrenda egiten.

Txartelak Pinondon, Landako IIan (igerilekuak) eta Turismo Bulegoan Kurutzesantuan eskura daitezke, edozein zordunketa-txartelen bitartez. Guztira, 1.900 ale atera dira. NAN bakoitzeko txartel bat erosi ahal izango da.

 

Azken eguneratzearen data:  2019eko abenduak 09, 12:14

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus