Urtarrilaren 6ra arte egongo da irekita eta txanda-sistema mantenduko da erabiltzaileen txandatzea bermatzeko.

Jada ohikoa denez, patinatzen ikasteko ikastaroak eskainiko dira ordutegi desberdinetan. Izena emateko epea abenduaren 12an hasiko da eta irekita egongo da plaza guztiak bete arte. Inskripzioak Pinondo Etxean egingo dira.

Halaber, Udalak publiko eta adin guztietara zuzendutako egitaraua antolatu du, mota desberdinetako hogeita hamar jarduera inguru biltzen dituena. Nabarmentzekoa da, beste batzuen artean, abenduaren 23an Landako Gunean egingo den Pirritx eta Porrotxen "Musua" ikuskizuna.

 

Azken eguneratzearen data:  2018eko abenduak 04, 15:01

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus