Datorren astelehenetik, irailaren 7tik, aurrera eskuratu ahal izango dira bonuak Turismo Bulegoan, Landako I kiroldegian eta Arte eta Historia Museoan.
NON EROS DITZAKET BONOAK?
Saltokiak eta ordutegiak:
  • Turismo Bulegoa (Kurutzesantu): astelehenetik igandera 10:00-14:30, asteazken, ostegun eta ostiraletan 16:00-18:30
  • Landako I kiroldegia:astelehenetik ostiralera 9:00-12:00 eta 17:00-22:00 larunbatetan, 09:00-14:00
  • Arte eta Historia Museoa:asteartetik ostiralera, 10:00-13:00 eta 17:00-20:00; larunbatetan, 11:00-14:00 eta 17:00-20:00; igandetan, 11:00-14:00
  • Bonuak kontsumitzeko epea, berriz, irailaren 7tik urriaren 11ra izango da.
    Kapainara atxikitu diren dendan zerrenda.

    Durangoko Udalak datorren astelehenean, irailak 7, hasiko du 'Eskola Bonoa' kanpaina, COVID-19k sortutako krisiari aurre egiteko sortu den Berraktibazio Planean urte honetarako aurreikusi dituen Merkataritza Bonuaren hiru kanpainetako bigarrena. Aurreko kanpainetan bezala, bono bakoitza 10 euro kostako da eta Udalak beste 10 euro jarriko ditu; beraz, bonuaren balioa 20 eurokoa izango da. Kanpainak 30.000 euroko aurrekontua izango du.

    Turismo Bulegoan, Landako I kiroldegian eta Arte eta Historia Museoan salgai jarriko diren 'Eskola Bonoek' helburu bikoitza daukate; alde batetik, familiei eskolarako bueltan laguntzea, eta, bestetik, herriko negozioei eta saltokiei bultzada ematea. Durangarrek irailaren 20ra arte eskuratu ahal izango dituzte bonu horiek, eta agortu ezean, beste herri batzuetako bizilagunek irailaren 21etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte.

    "Durangoko Udaletik herriko familiei eta saltoki txikiei laguntzen saiatzen gara, eta, horregatik, beste neurri batzuen artean, aurreko urteetan kanpaina horietara bideratzen zen dirua hirukoiztea erabaki dugu. Garai zailak dira, baina herri bizi batek merkataritza txikiaren beharra duela uste dugu", azaldu dute gobernu taldeko kideek.

    Herriko negozioei laguntzeko beste neurrien artean, Udalak irailaren 30era arteko epea zabaldu du herriko saltokiek eta negozioek 500.000 euroko diru poltsa baten bidez diru laguntza jaso ahal izateko.

    Erosleak adinez nagusia izan beharko du, eta NAN bakoitzarekin bi bonu bakarrik erosi ahal izango dira. Bonuak kreditu txartelarekin bakarrik erosi ahal izango dira, billeteekin kontakturik ez izateko. Bonuarekin egiten diren erosketek 20 eurotik gorako balioa izan beharko dute, eta ez da soberan geratzen dena itzuliko. Azkenik, bono bakoitza denda eta erosketa bakarrean trukatu beharko da, nahiz eta aldi berean hainbat produktu erosi ahal izango diren.

     

    Azken eguneratzearen data:  2020ko irailaren 16a, 17:45

     
     
    RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
    Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus