*Euskal Herriko kulturgintzako izen esanguratsuak izango dira Durangon udan zehar.
* Segurtasun neurri zorrotzak ezarriko dira, eta ekitaldi bakoitzeko aforoa 250 pertsonakoa izango da.
* Aurrekontua iazko 25.000 euroetatik 95.000 eurotara igaro da aurten. "Kulturgintzaren aldeko apustua egin nahi dugu Durangon", adierazi dute udal ordezkariek.

Aurtengo uda ezberdina izango dela dakigun arren, Durangon kulturaren aldeko apustu sendoa egingo du Durangoko Udalak. Izan ere, uztail hasieratik irailaren hasiera arte, 'Uda Kulturaz Blai' programazioa aurkeztu berri du herriko hainbat eragilerekin elkarlanean. Guztira, arte eszenikoetako (musika, dantza, antzerkia,) 38 emanaldi eta kulturarekin lotutako 59 ekimen burutuko dira aurtengo udaldian.
Euskal Herriko kulturgintzako izen esanguratsuak izango dira Durangon udan zehar, besteak beste, Olatz Salvador eta Sara Sozaya emakumeen presentzia nabarmena duen musika saioetan, Haatik eta Dantzaz dantza konpainiak edota Markeliñe eta Zanguango antzerki konpainiak, besteak beste. Gainera, adin tarte guztietarako pentsatutako ekitaldiak antolatu dira.

"COVID-19ak sortutako krisi hau erronka bezala ulertu dugu Durangoko Udalean,
eta garrantzitsua iruditu zaigu baldintza hauetan durangar guztiei aisialdi eta kultura
jarduera ezberdinak eskaini ahal izatea. Gainera, Euskal Herriko eta Durangoko
kulturgileak babesteko balio izango du. Kulturaren aldeko apustu sendoa egin dugu
uda honetarako, eta emaitza begibistakoa da", adierazi du Ima Garrastatxu alkateak.
Kulturarekiko babes hori erakusteko, iazko 25.000 euroetatik, aurtengo 95.000
euroetara igaro da aurrekontu orokorra.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko uztailaren 1a, 18:07

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus