Tren geltokiko aparkalekurako akordio berriaz gain, TADUko aparkalekua eraikitzeko lanak hasi dituzte dagoeneko, eta hainbat lan egingo dituzte Landako Guneko lurpeko aparkalekuan.

Durangoko Udala lanean ari da herrian aparkaleku eskaintza hobetzeko. Hori dela eta, azken aste hauetan Taduko fabrika zaharrean disuasio-aparkaleku bat eraikitzeko lursaila egokitzen hasi da, eta denbora gutxian hainbat hobekuntza egingo ditu Landako Guneko aparkalekuan. Gainera, datorren urtean martxan jarriko den lizitazio berriari begira TAOren zerbitzua hobetzeko prozesu parte-hartzailea ere jarri dute martxan. Azkenik, joan den ostegunean tren geltokiko lurpeko aparkalekuaren prezioa jaisteko akordioa egin du Muriasekin.

Alde batetik, udala dagoeneko hasi da Faustebide, Untxillatz eta Olleria kaleen artean dagoen Tadu-ko aparkalekua egokitzen; aurreikuspenen arabera, urte amaierarako prest egongo da. Aparkalekuak 120 plaza izango ditu eta gune berde bat mantenduko da trenbide zaharren ondoan. Obra horiek 320.000 euroko aurrekontua izango dute, eta 2019ko Aurrekontu Partehartzaileetan durangarrek gehien bozkatutako laugarren proiektuari erantzungo diote.

Bestalde, Landako Guneko lurpeko aparkalekuan hainbat lan egingo ditu Udalak. Besteak beste, aparkaleku osoaren automatizazioa berrituko dute, sarbide, ordainketa eta gida sistema makina berriekin. Eraikin osoa telegestionatuko da, intrusio eta zaintza-sistema berriekin, eta, horrez gain, auto elektrikoentzako partzela berriak jarriko dira.

Emisio txikiko eremuak arautzeko ordenantza

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko ekainaren 29a, 20:17

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus