Astelehenetik aurrera, profesionalek herriko negozioak bisitatuko dituzte bertako informazioa jaso eta plataformara gehitzeko.

Durangoko Udala eta Dendak Bai elkartea 'Hemen Bai' plataforma digitala sortzeko informazioa biltzen hasi dira, herriko saltoki guztientzat balioko duen online salmenta gunea eratzeko. Aipatutako 'Hemen Bai' plataforma Durangon Zerbitzu sektorean lan egiten duten negozio txiki guztientzako egongo da eskuragarri, 'Dendak Bai'ko bazkide izan ala ez.

Helburu horrekin, plataforma digital hau sortzeaz arduratuko diren herriko negozioetan informazioa kalez kale biltzen hasiko dira astelehenetik aurrera. "Durangoko Zerbitzu sektoreko enpresa guztiei gonbidapena egiten diegu bisitatzen dituzten profesionalekin hartu-emana izan dezaten, behar bezala egiaztatuta joango baitira. Proiektu honek herriko komertzio txikia bultzatzea du helburu, eta beraz, den-denak animatzen ditugu bertan parte hartzera 'azaldu dute Aritz Bravo zinegotziak eta Alex Palacios 'Dendak Bai'ko lehendakariak. 'Hemen Bai 'ren hasiera data irailaren 7rako dago aurreikusita.

Udalak 30.000 euro inbertituko ditu tresna digital honetan, herriko hirugarren sektoreko saltoki, autonomo eta enpresa guztiek euren zerbitzuak doan eskaini ahal izan ditzaten. Proiektu hori COVID-19k sortutako krisia arintzen laguntzeko herriko hainbat eragilerekin batera egindako Berraktibazio Planaren neurrietan sartzen da.

PERCOaren bigarren fasea

'Hemen Bai ' plataformarekin batera, Durangoko Merkataritza Birgaitzeko Plan Berezia egiten ari da Udala. Lehen fasean, saltokietako bezeroen datuak eta informazioak bildu dira, eta, orain, inkesta bat jarriko da merkatarien eta ostalarien eskura udalaren webgunean: www.durango.eus

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko uztailaren 8a, 20:17

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus