Abonatu gabekoek www.durangokirolak.net  webgunetik egin beharko dute erreserba, egunean egunekoa, goizeko 9:00etatik aurrera.

Gaur hasita Durangoko udako igerilekuetan eguneko sarrera erosteko aukera izango dute abonua ez zeukaten durangarrek. Horretarako, aldez aurretiko hitzordua eskatu beharko dute https://www.durangokirolak.net/ webaren bitartez. Prezioa 4 eurotakoa izango da, eta ordainketa txartelarekin web orrian bertan egin ahal izango da.

Gainera,erreserba egunean bertan egin ahal izango da goizeko 9:00etatik aurrera. Modu horretara, abonatuek lehentasuna izango dute aurreko egunetik erreserba egiteko.

"Ez ohiko urte honetara ahalik eta modu eraginkorrenean egokitzen ari gara Durangon ere.Gauzak horrela, udako igerilekuak beste herri batzuetan baino lehen irekitzeko aukera izan genuen, eta orain beste pauso bat eman dugu. Gaur egungo egoerak sorrarazi dituen eragozpen guztiekin bada ere, durangarrentzat aisialdi eskaintza duin bat egiten saiatu gara", adierazi dute udal ordezkariek. 

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko uztailaren 30a, 13:41

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus