Durangoko Udalak 144.496 euroko diru-laguntzak aurkeztu ditu, Durangoko elkarte ezberdinen ekimenak bultzatzeko. Besteak beste, ohiko kultur ekimenak antolatzeko (64.296  euro), Kirol ekimenak antolatzeko (27.000 euro), Euskara sustatzeko ekimenak antolatzeko (34.200 euro), Aldizkako argitalpenetan euskararen erabilera sustatzeko (9.000 euro). Gainera, gutxienez 75 urte dituzten pertsonen etxebizitzak eraberritzeko (10.000 euro) diru-laguntzak publikatu dira. 


Eskariak Herritarrentzako Arrera Zerbitzuan (Barrenkale,17) aurkeztu behar dira. Durangoko Udaleko erregistro orokorrean eskariak aurkezteko, eskatzaileak, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko du dagokion teknikariarekin hitz egiteko. 

Informazio gehiagorako: www.durango.eus/dirulaguntzak

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko irailaren 17a, 08:39

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus