Lehenengo esperientzia pilotu gisa, irailaren 18tik 20ra bitarteko asteburuan, San Agustinalde eta Jose Miel de Barandiaran kaleak oinezkoentzat jarriko dira.

Urtero bezala, Durangoko Udalak irailaren 16tik 22ra bitartean ospatuko du Mugikortasun Astea. Oraingo honetan,COVID19 dela eta, edukiak garatu eta egokitu dira herritarrekin modu digitalean partekatzeko. Hala ere, ikastetxeek, merkataritzak eta tokiko elkarteek ere parte hartuko dute, egitarau zabal bat sustatzeko:

- Aste osoan zehar, Turismo Bulegoak doan banatuko du Saltoka jokoa, Durangoko txokoak oinez ezagutzeko jolas familiarra.

- Geu Be-ren eskutik, Zugaza zinemak bide-seinaleei buruzko azalpen-bideo bat proiektatuko du bere pantailetan, bai eta Fray Juan de Zumarraga, Ibaizabal eta Nevers ikastetxeetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek egindako Araubizi programaren trailer batere.

- Udalak Mugikortasunari eta Bide Hezkuntzari buruzko gune digital berri bat aurkeztuko du udalaren web gunean, bizikletaren erabilera egokiari buruzko infografia eta kartel deskargagarri/inprimagarriekin. Gainera, ikasleek eta Geu Be elkarteak egindako bideoak eta kanpainan parte hartuko duten ikastetxeentzako jolas digitalak zein eduki zehatzak eskainiko ditu web guneak. Oraingo honetan, DBHko 1. mailako ikasleek, Stop Violencia Vial elkartearen eskutik,azterketa bat egingo dute beren etxeetan, lanarekin, pertsonen zaintzarekin eta eguneroko erosketekin lotutako ibilbideen ezaugarriei buruz

Gune horretan bertan, tokiko elkarteei eta mugikortasunarekin lotutako merkataritzari buruzko elkarrizketak izango dira,eta "la Duranguesa", "Sapubike", "DurangoPatina", "Bizibike", "Ciclos Iturriaga", "Basati"eta "Basque Country Bike" izango ditugu hizpide. Iraunkortasuna bultzatuz, Iñurri Eskaut Taldetik material birziklatuarekin eskulanak egiten irakatsiko digute.

Berrikuntza gisa, aurten "aldaketa klimatikoaren aurkako 100 segundo" I. mikrometraje lehiaketa deituko da. Lanak aurkezteko epea urriaren 18an amaituko da. Oinarriak eta sariak aipatutako web orrian argitaratuko dira.

- Amaitzeko, eta lehenengo esperientzia pilotu gisa, irailaren 18tik 20ra bitarteko asteburuan, San Agustinalde eta Jose Miel deBarandiaran kaleak oinezkoentzat jarriko dira, gaur egun Zumalakarregi kaleak osatzen duen Emisio Beheko Eremua zabalduz.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko irailaren 17a, 16:11

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus