Durangoko Jai Batzordeko kideok erantzukizun-mezua helarazi nahi diegu Durangoko herritarrei. Denok dakigu urte normal batean asteburu honetan hasiko liratekeela San Faustoak. Baina, denok dakigunez, ez gabiltza urte normala bizitzen ari, eta, beraz, gogorarazi nahi dizuegu aurten ez dela San Faustorik izango.

Egoera larria da, azken hilabeteetako lan guztia bordatik botatzeko modukoa, eta, horregatik, laguntza eskatzen dizugu. Ez dago jokoan gutako bakoitzaren osasuna bakarrik, gure bizilagunen etorkizuna ere jokoan dago.

Egoerak kontrolpetik alde egiten badigu, durangarren osasuna arriskuan jartzeaz gain, gure senideek edo auzokoek beren negozioak berriz itxi behar izateko arriskua dago, eta, ondorioz, sortzen diegun kaltea. Ez dezagun pentsa gure eragina gure baitan amaitzen denik; eragin dezakegun mina askoz harago doa.

Nahikoa gauza galdu ditugu atzera egiteko. Horregatik, ulermena eta lankidetza eskatzen dizuegu. Denok dugu gozatzeko gogoa, baina aurten ez da izango. Berriro errepikatuko dugu: aurten ez daukagu ezer ospatzeko.

Jaiek, gozatzeko ez ezik, durangarrak izatearen harrotasuna indartzeko ere balio izaten digute. Ongi, erakuts dezagun gure herria maite dugula erantzukizunez jokatuz.

Horregatik, urte honetan urtero egiten dugun aurreranzko urratsak alde batera izan beharko du.

Iritsiko da besarkatzeko eta gozatzeko unea. Arduraz joka dezagun,lehenbailehen egin ahal izateko. Gure esku dago.

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko urriaren 9a, 09:34

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus