Gobernu taldeko kideak azken martxanteraren senideekin bildu dira dagoeneko, euren asmoak azaltzeko.

Durangoko Udala Santa Maria elizpean lan egiten zuten martxanteei omenaldia prestatzen hasi da. EH Bilduk aurreko legegintzaldian oposizioan zegoenean aurkeztutako mozio baten ondoren, gaur egungo gobernu taldea 'Boni' Macarronen senideekin bildu da jada, bere proposamena aurkezteko.

"Santa Maria elizpeko martxanterak ikur izan dira eta izango dira durangar askorentzat; gure herriaren oroimen kolektiboaren parte baitira. Hori dela eta, oso garrantzitsutzat jo genuen Udalak bere irudiari balioa ematea", azaldu du gobernu taldeak.

Horretarako, artista batek Boni Macarron azken martxantearen irudi errealista bat egingo du, eta Santa Mariako arkupean kokatuko da, berak lan egiten zuen tokian.

2017ko mozioan, "emakume langile eta klase herrikoiei balioa ematea" eskatu zen, "Durango gaur egun dena egiten lagundu dutelako, askotan baldintza gogorretan".

 

Azken eguneratzearen data:  2020ko azaroaren 24a, 10:30

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus