Durangoko Udalak lau proiektu egingo ditu plaka fotoboltaikoen bitartez herriko udal eraikin ezberdinak eguzki-energiaz hornitzeko.

Estrategia hau energia-kontsumoa murrizteko, energia berriztagarriak sustatzeko eta berotegi-efektuko emisioak murrizteko helburuen barruan kokatzen da.

Durangoko Udalak lau proiektu egingo ditu plaka fotoboltaikoen bitartez herriko udal eraikin ezberdinak eguzki-energiaz hornitzeko. Energia kontsumo handia dela eta, Landako Erakustazokan, Landakoko Igerilekuetan, Landako ikastetxean eta Ezkurdiko pilotalekuan plaka horiek jartzeko proiektuak landuko ditu Udalak datozen hilabeteetan.

Proiektu hauen bitartez, eraikin horiek eguzki-energia fotoboltaikoaren bidez elikatu nahi dira, baita energia soberakina argiteria publikoa bera kontsumitzeko ere. Estrategia hau energia-kontsumoa murrizteko, energia berriztagarriak sustatzeko eta berotegi-efektuko emisioak murrizteko helburuen barruan kokatzen da. Estrategia honen barruan, aurten udal Energia Plana gauzatu nahi du Udalak.

"Pausoz pauso, energia berriztagarrien aldeko politikak egiten jarraituko dugu Durango berdeago bat lortzeko helburuarekin. Erronka handiak ditugu aurretik energia kontsumoa aurrezteko", adierazi dute Aritz Bravo eta Jorge Varela zinegotziek.

 

Azken eguneratzearen data:  2021eko apirilaren 30a, 13:03

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus