Durangon erroldatutako pertsonek ekainaren 27ra arte izango dute bonuak erosteko aukera. Durangar bakoitzak 20 euro jarriko ditu eta Udalak beste 10.

Aurreko urtean bezala, Durangoko Udalak deskontu-bonuen hiru kanpaina egingo ditutokiko negozioetan kontsumoa suspertu eta COVID-19ak eragindako kalteaarintzeko. Horretarako, 'Durango Bonuak' egitasmoaren aurtengo lehen kanpainaekainaren 8an hasiko da, eta hilaren 27ra arte luzatuko da, herriko negozioetandeskontuekin kontsumitzeko.

Bonuak30 eurokoak izango dira 15 euroko bi kupoitan banatuta, eta herritarrek 20 euroordaindu beharko dituzte; gainerako 10ak, berriz, Udalak ordainduko ditu. Bonuhoriekin kontsumoa sustatu nahi da, Durangoko negozioei eta kontsumitzaileeilagunduz.

2019raarte egiten zen 19.000 euroko kanpaina bakarraren ordez, Udalak partida 75.000eurora igotzea erabaki du, eta urtean zehar hiru kanpainatan banatuko da,tokiko negozioetan kontsumoa suspertzeko.

"Garaizailak bizi izan ditugu, eta pandemia honek gure ekonomian utziko duen arrastoaluzea izango da. Horregatik, udal honek gure esku dagoen guztia egingo dutokiko negozioei laguntzeko. Zentzu horretan, bonu hauetarako partida duela biurtekoarekin alderatuta handitzeak kontsumoan lagundu nahi du, bai negozioeneta baita bezeroen onurarako", azaldu dute Aritz Bravo eta NeskutzRodriguez zinegotziek.

BONUENSALMENTA-DATA (ekainaren8tik 27ra, erroldatutakoek lehentasuna izanik):

- Durangon erroldatutako pertsonak: ekainaren 8tik 13ra, bi egunak barne.
- Gainerako pertsonak: ekainaren 14tik 27ra (hori  izango da azken salmenta eguna)

BONUEN SALTOKIAK:

- Turismo Bulegoa (Kurutzesantu): astelehen eta astearteetan 10:00etatik 14: 30era eta asteazken, ostegun eta ostiraletan 10: 00etatik 14:30era eta 16: 00etatik 18: 30era; larunbat eta igandeetan: 10: 00etatik14:30era.

- Landako I kiroldegia: astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 12:00etara eta 17: 00etatik 21: 00etara; larunbatetan 09: 00etatik 21: 00etara.

- Durangoko Arte eta Historia Museoa: asteartetik ostiralera, 10: 00etatik 13: 00etara eta 17: 00etatik 20:00etara; larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara;igandeetan, 11:00etatik 14:00etara.

BESTELAKOAK:

- Erositako bonu bakoitzaren balioa 30,00 eurokoa izangoda, 15 euroko bi baletan banatuta. Guztira, 2.400 bonu jarriko dira salgai.

- 15 euroko bale bakoitza saltoki bakar batean erabiliahal izango da, eta gehienez 15 euroko bi bale batu ahal izango dira erosketabakarrean, nahiz eta hainbat produktu eros daitezkeen.

Zerrenda ikusteko egin klik hemen!

 

Azken eguneratzearen data:  2021eko ekainaren 8a, 14:01

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus