Lanak estalkia ordezkatzean, irisgarritasuna hobetzean, jolasgunean hobekuntzak egitean eta energia-eraginkortasuna hobetzean oinarrituko dira

Durangoko gobernu taldeak Ezkurdiko pilotalekua birgaitzeko prozesua abiatu du; "Durangoren ikur garrantzitsu bat berreskuratu nahi dugu", adierazi du udal gobernuak Durango Kirolak-en Batzordean, asteazken honetan. Helburua aurtengo udazkenean proiektua lizitaziora ateratzea da, herriko nortasunaren ezaugarrietako bat berreskuratzeko, estalkian hainbat urtez arazo larriak izan eta gero (itoginak, besteak beste).

Lanak estalkia ordezkatzean, irisgarritasuna hobetzean, jolasgunean hobekuntzak egitean eta energia-eraginkortasuna hobetzean oinarrituko dira. "Durangorako hain garrantzitsua den Ezkurdiko pilotalekua berreskuratu nahi dugu berriro, hainbeste urtetan erreferentzia bihurtu gintuen eta utzikeriagatik hiltzen utzi duten sinboloa. Bere garaian izan zuen garrantzia berreskuratzea nahi dugu", azaldu dute Udaleko arduradunek.

Ezkurdi pilotalekua Luis Pueyo arkitektoak 1952an eraikitako eraikina da, eta bolumetriari eta egiturari dagokienez, ia jatorrizko egoeraren arabera mantentzen da, "Urte hauetan oinarrizko mantentze-lanak baino ez dira egin", Udaleko Bulego Teknikoak egindako txostenaren arabera.

2018ko otsailean, Durangoko Udalak eta Durango Kirolak-ek Patologien Txostena eskatu zuten, eraikinaren estalkia eta egitura ardatz hartuta, instalazioak azken urteetan hezetasunengatik eta itoginengatik izan dituen afekzio ugariak eta eragin dizkion kalteak ikusita. Horrek eraikinaren erabilerari zuzenean eragiten dio.

 

Azken eguneratzearen data:  2021eko uztailaren 9a, 15:06

 
 
RSS W3C AA W3Hoja de Estilo
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus