Web orria: https://www.facebook.com/andragunea.emakumeontopagunea 

Ezagutzen al duzu Andragunea?

Andragunea emakumeen topalekurako eta prestakuntzarako lekua da.
Gizon eta emakumeen berdintasun harremanak errezteko espazioa dugu.

Ba al dakizu non dagoen Andragunea? Tokia eta ordutegia

Zer lortu nahi du Andraguneak?

  • Emakumeentzako erreferentziazko espazio bat izatea Durango herrian eta bere ingurunean.
  • Aukera Berdintasunerako lana sendotu, gauza egonkor bezela ingurunearekin harremana izanik.
  • Gizon eta emakumeen Aukera Berdintasuna pizten dituen lanerako ardatz berriak bultzatu.
  • Herriko emakume elkarteei laguntzea.

Zer aurkitu dezakezu andragunean?

  1. Informazio puntua: Informazioa, orientazioa eta aholkularitza edozein gairi buruz edota generoari buruz bereiziki (emakumeen eskubideak, amatasuna, genero indarkeria,...)
  2. Dokumentazio puntua: Andragunean generoari buruzko aldizkari espezializatuak, liburuxkak, eta liburuak aurki ditzakezu.
  3. Erakusketak: Formato txikiko erakusketak, emakumeek egindako lanak edo berdintasunarekin zerikusia duten gaiekin.
  4. Jabekuntza eskola: Ikastaro ezberdinak emakumeei zuzenduta beraien bizi baldintzak hobetzeko eta genero harremanetan bere posizioa aldatzeko asmoarekin; baita gure gizartea oinarritzen den botere harremanetan ere.
  5. Haurtzaindegi zerbitzua: Lan, familia eta maila pertsonala oreka batean mantentzen errezteko, eskola eta beste ekintzen partehartzaileak haurtzaindegi zerbitzuaren aukera daukate aldez aurretiko eskaeraren bitartez.
  6. Elkartegintzaren sustapena: Emakume elkarteek gestiorako eta ekintzetarako espazio bat eukitzeko aukera daukate. Posibilitate hau gizon eta emakumeen Aukera Berdintasunari laguntzen dioten beste elkarteei ere zabalduta dago. (Aldez aurretiko eskaera Herritarren Arretarako Zerbitzuan)
  7. Ekintza ezberdinak: Hitzaldiak, bideoforuma, lehiaketak, topaketak, esperientzien hartu- emanetan, aurkezpenak, etab

Nortzuk osatzen dute Andragunea?

  • Durangoko Berdintasun Kontseiluak
  • Emakume Elkarteek:
    • Bilgune Feminista
    • Andereak
    • Habixe
    • La Liga de la Leche
    • Emakumeen Ahotsa
  • Berdintasun Teknikari bat
  • Berdintasun dinamizatzaile bat
  • Zeuk ere parte har dezakezu!

Nortzuk etorri daitezke Andragunera?

  • Edozein emakume zein gizon informazio edo aholkularitza eskatzen
  • Edozein entitate, elkarte edo talde

Azken eguneratzearen data:  2018eko otsailak 05, 09:08
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus