Berdintasunerako Durangoko Emakumeen Kontseilua kide anitzeko organoa da, eta aholkua eta informazioa emango du. Bere helburua uriko andrazkoen partaidetza demokratikoa bermatzea da, emakumeen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna garatzeko eta bultzatzeko, udalaren politikan, kulturan, ekonomian eta gizartean.


2005 eko Maitzaren 26 ean aprobatu zen Osoko Bilkuran Durangoko Berdintasun Kontseiluaren reglamentua.

Hauek izan daitezke Berdintasunerako Durangoko Kontseiluko eskubide osoko kide:

Kontseiluan parte hartzen duen edozein pertsona, elkarte, erakunde edo fundazio, beti ere, berdintasuna bultzatzeko ekintzen garapena bilatzen badute, emakumeen eskubideen defentsa eta ikuspuntutik begiratuta.

Azken eguneratzearen data:  2010eko otsailak 05, 13:05
 
 
Durangoko Udala - Ayuntamiento de Durango , Barrenkalea 17 Telf: 946030000 Faxa: 946201622 Posta elektronikoa: durango@durango.eus